Ura moztu dute Algortan, Kasune kalean lehertutako hoditeria konpontzeko

Iker Rincon Moreno 2015ko urr. 26a, 15:50

Algortako Kasune kaleko hoditeria gaur goizean lehertu da.

Getxoko udal langileak ura-hornidura moztu dute gaur eguerdian Algortako Kasune kalean lehertutako hoditeria konpontzeko lanak direla eta. Azaldu dutenez, ur-hornidura Algorta osoan moztu dute eta oraindik ezin dute zehaztu zenbat iraungo duen. Hala ere, udal langileak lanean ari dira matxura "ahalik eta lasterren" konponduta gera dadin.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun