Azaroaren 28an, egun osoko jai eguna izango dugu Algortan. ALBE, Azebarri, Hiruka, Egizu eta Bizarra Lepoan elkarteak batu eta Opa dizueguna ospatzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu, gurekin batera gure urteurrenak ospa ditzazuen. Egun osoko egitarau oparoa prestatzen gabiltza: ipuin-kontalaria, berba-kafea, argazki-erakusketa, argazkigintza-tailerra, familientzako ginkana, bertso-poteoa, herri-bazkaria… eta askoz gehiago!! Gorde data eta erdu geugaz!
11:00 Ipuin-kontalaria, Villamonte kultur etxean.
11:00 Argazkigintza tailerra, Zabala eskolako liburutegi txikian. Antolaketa errazteko aurretik izen-ematea eskertuko dute, nahiz eta azken orduan ere inskribatu ahal izango den: info@bizarralepoan.org / 944 910 387
11:00-14:30 Elkarteen aurkezpen-mahaiak, Zabala kalean.
11:30 Berba-kafea: Euskalgintzari kritika: Zer dugu ospatzeko? Zer dugu hobetzeko?, Zabala eskolako aterpean.
12:00 Familia eta kuadrillentzako ginkana (Zabala eskolan, San Nikolas plazan, Telletxen, Bihotz Alai plazan, Teilagorri plazan eta Portu Zaharreko Etxetxun). Antolaketa errazteko aurretik izen-ematea eskertuko dute, nahiz eta azken orduan ere inskribatu ahal izango den: info@bizarralepoan.org / 944 910 387
13:00 Bertso-poteoa, Zabala eskolan hasita.
15:00 Bazkaria, Zabala eskolan. Txartelak salgai daude Algortan
(Salem, Baserri, Baster tabernetan eta Martikoena 16ko bulegoetan); Itzubaltzeta/Romon (La Mona tabernan) eta Areetan (Monedero harategian). Nagusien menua (11 euro): marmitakoa, oilasko errea etxeko patatakaz, euskal pastela, ogia, ura edo ardoa, kafea eta kopa. Umeen menua (8 euro): makarroiak, oilasko-paparra arrautza-irinean, txokolate-pastela, Barazkijaleek eta alergikoek menu berezia izango dute, aurretik esanez gero: info@bizarralepoan.org / 944 910 387
16:30 Ekitaldia eta bingo-jokoa musikagaz, Zabala eskolan
18:00 Elektrotxaranga, Zabala eskolan hasita.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!