Bihar eguaztenean, urriak 28, Algortako Ollarretxe kaleko zati bati itxiko dute zirkulazioarentzat, Erredentoreko biribilgunean kale-argi bat ipintzeko lanak direla eta. Jarduketa, Ollarretxe kalean, Erredentore eta Salsidu etorbidearen arteko zatia egokitzeko proiektuaren barruan dago. Hasiera batean zirkulaziorako egun osoan zehar egongo da itxita aipatu tartea, eta horren ondorioz, ibilgailuak ezin izango dira Ormazako errotondatik sartu Erredentorekora joateko. Sarrikobaso kaletik sartu beharko dute. Neurri horrek ez du eraginik inguru horretako garajeetako ibilgailuentzat.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!