Ura moztuko dute eguenean Algortako Sarrikobaso kalean

Iker Rincon Moreno 2015ko urr. 28a, 16:05

Bihar, eguena, ur hornidura moztuko dute beste behin ere Algortako Sarrikobaso kaleko hoditeria konpontzeko lanak direla eta. Mozketa 09:00etan hasiko da, eta 13:00ak arte iraungo duela aurreikusi du Udalak.

Mozketak honako etxe hauetan izango du eragina:

  • Redentor kalean (1 atalondoa).
  • Piñabeko kalean (1- 2- 3- 4 eta 6 atalondoak).
  • Sarrikobaso kalean, (32- 34 A- 36- 38 eta 40 atalondoak).
  • Gaztelumendi kalean, (31- 32 eta 33 atalondoak).
  • Ollarretxe kalean, (35 eta 37 A atalondoak).
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun