Kultura  Getxo 2015-11-04 16:45

Martin Deunaren jaiak hartuko ditu Hezetasuna auzoak hilaren 6tik 8ra

Udako festen ostean udagoienekoen ordua heldu da. Hori horrela, Getxoko hurrengo hitzordua Algortako Hezetasuna auzora helduko da, azaroaren 6tik 8ra. Egun horietan, Martin Deunako jaiak ospatuko dituzte, eta aurten, aurrekoetan ez bezala, karpa eta txosna jarriko dute, Iturgitxiko plazan. Bertan izango dira festen gaueko jarduerak, hala nola kontzertuak eta bakarrizketa; baita zapatuko bazkari herrikoia ere. Azaroaren 6an emango diete hasiera jaiei, 17:00etan, txupinaren jaurtiketagaz. Ondoren, pailazoen ikuskizuna eta kalejira egingo dute Txikia plazatik abiatuta. Puzgarriak ere egongo dira Arene Azpi kalean, eta abesbatza San Martin de Tours elizan. Gauean, berriz, Ganorabacks, Madskins eta Rat-zinger taldeek jarriko diete doinua festei. Zapatuan, berriz, umeentzako jarduerak, kalejira, tiragoma txapelketa, bazkaria, dantzaldiak, bakarrizketa eta erromeria egongo dira, besteak beste.

Martin Deunaren jaiak hartuko ditu Hezetasuna auzoak hilaren 6tik 8ra
Aurrekoetan ere euskal dantzen erakustaldia egin dute Hezetasuna auzoan. © Memorias de Getxo. | Ikusi handiago | Argazki originala

Egitaraua

Azaroak 6, barikua

  • 17:00 Txupinazoa
  • 17:00 Pailazoen ikuskizuna BAT BI HIRU FESTA-rekin ARENEAZPI kalean
  • 18:00 Kalejira BURUHANDI eta TXISTULARIEKIN AGURRA-ren eskutik (Irteera W-etatik)
  • 18:00-20:00 Puzgarriak ARENE AZPI kalean
  • 20:00 Abesbatza SAN MARTIN de TOURS elizan
  • 20:30 Kontzertuak ITURGITXIKO KARPAN: GANORABACKS, MADSKINS eta RAT-ZINGER

Azaroak 7, zapatua

  • 09:30 Diana
  • 10:30 AGURRA-ko Txistularien kalejira auzoan zehar
  • 10:30 Umeentzako marrazki lehiaketa
  • 11:00 Puzgarriak eta aurpegiak margotzeko tailerra
  • 12:00 Kalejira auzotik TRIKITILARIEKIN
  • 12:00 TIRAGOMA eta IGEL TOKA txapelketa
  • 14:30 Bazkari herrikoia ITURGITXIKO KARPAN
  • 17:00 Umeentzako marrazki lehiaketaren sari banaketa ARENE AZPI kalean
  • 18:00 Herri Kirol erakustaldia ARENEAZPI kalean
  • 18:00 FANDANGO eta ARIN ARINEN erakustaldia Ikastolako patioan
  • 19:00 XXVI. Juanjo G. Mendibil Aurreskulari txapelketa (gizonezkoen maila), Ikastolako patioan
  • 20:00 Txorizada herrikoia ARENEAZPI kalean
  • 21:00 MIGUEL ESPEJO-ren bakarrizketa ITURGITXIKO KARPAN
  • 23:00 Erromeria URRATS-rekin

Azaroak 8, domeka

  • 09:30 Diana
  • 10:00-11:30 XXXVII. Lapikoko txapelketarako izen ematea
  • 11:00 Puzgarriak
  • 11:00 XXXIV. Artisautza erakusketa
  • 11:00 Kalejira auzotik TRIKITILARIEKIN
  • 12:00 Dantzari taldeen bilkura KASUNE kalean
  • 12:30 Euskal dantzen agerraldia ARENE AZPI kalean
  • 13:30-14:30 Lapikoko txapelketako Lapikoen aurkezpena
  • 17:30 Lapikoko txapelketaren sari banaketa
  • 17:30 Musika Jai Batzordearen eskutik
  • 20:00 Umeentzako txokolatada eta Txerriaren erreketa

2015/11/06 - 2015/11/08

Algortako Hezetasuna auzoa Getxo

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia JoserraOtegi Erantzuna | #1

Eta gogoratu: larunbatean, 11:30etan Hezetasunaren Aldeko Elkartasun Martxa, Areneazpi kalean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa