Dena dago prest biharko XVI. Indabadarako

Iker Rincon Moreno 2015ko urr. 30a, 16:33

2007ko urriaren 27an, 600 bat lagun batu ziren Algortako Txiki eta Otaegi plazan, VIII. Indabada ospatzeko.

Hilabete osoko prestakuntzaren ostean, dena dago prest biharko XVI. Indabada Mundialerako. Aurtengo programazioa indartsua izango da; hori horrela, ez da aspertzeko tarterik egongo Algortako Txiki-Otaegi (San Nikolas) plazan. Goizean goizetik ekingo diote jaialdiari. 09:00etan diana joko dute Algortako kaleetatik, ondoren, trikitilariek Txiki-Otaegi plaza alaituko dute, eta 12:30ean, Txotxa irekiko da. Produktu ekologikoen azoka ere egongo da eguerdian. Gero, 13:30ean, dantza-gidatua egingo dute, gosea piztu eta 15:00etan indaba bikainak bazkaldu ahal izateko. Horretarako txartela 10 euroren truke erosi daiteke, Ajuria, Hator eta Salem tabernetan; egunean bertan ere erosi ahal izango da.

Bazkariaren ostean, bingo musikatua, jokoak eta kantaldia egongo dira, besteak beste. Arrastiko 08:00etan, berriz, poteoa abiatuko dute, eta horregaz batera, ginkana egingo dute Algortako hainbat lekutan. Azkenik, gauean festa egongo da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun