"Humanae" proiektuak gizakien azal desberdinen tonuen inbentario kromatikoa osatu nahi du, erretratuen bitartez, azalaren tonu posible guztiak erregistratu eta katalogatzeko. Orain arte proiektuan parte hartu duten hiriak honakoak dira: Madril, Bartzelona, Rio de Janeiro (Brasil), Valparaiso (Txile), Daegu (Hego Korea), Bergen (Norvegia), Wintherthur (Suitza), Addis Abeba (Etiopia), Nueva Delhi (India), Pittsburgh (AEB), orain Getxo eta ondoren Bilbo.
Orain arte, 2.500 lagun baino gehiagok hartu dute parte argazkietan. Irudiak jendaurrean jarriko den horma-irudi batean ikusi ahal izango dira Getxon, datorren martxoaren 21ean ospatuko den Arrazakeriaren kontrako Nazioarteko Eguna dela eta.
Adin guztietako herritarrek parte hartu ahal izango dute (adin gabeek baimena behar izango dute) eta horiek izena eman beharko dute humanae@getxo.eus helbide elektronikoan edo 944 66 01 51 telefono zenbakian, izena, abizenak, adina eta harremanetarako telefono zenbakia jarriz.
Irakasleei zuzendutako heziketa-jarduera
Bestalde, Udalak aniztasun, berdintasun, inklusio eta identitateari buruzko tailerra antolatu du, irakasleei zuzenduta, Angelica Dass artistaren eskutik. Bertan, argazkilariak arrazei lotzen zaizkien koloreei buruzko hausnarketa eragingo du, eta irakasleek zentroetara proiektua eramateko aukera izango du, ekimenagaz kolaboratzen duen Garrobi arte-kultur elkartearen eskutik.