Ez da ohiko berbaldia izango. Azken hamarkadetan euskarak eta euskalgintzak izan dituzten bilakaerak aztertu eta datozen urteotarako lan-ildoez hausnartzeko aukera eskaini gura dute Bizarra Lepoan euskara-elkarteak eta Euskaltzaleon Topaguneak antolatutako ekimenagaz. Parte hartu nahi dutenei gogoeta-testua aurretik irakurtzea gomendatu diete.