Gaiaren berri izan zuenean, koalizio abertzaleak Langileen Batzordeari galdegin zion ea zergatik ez diren ordainketak garaiz egin eta zer egin zen gaizki diru hori ordaindu behar izateko. Kodifikatutako kontzeptuak ere zehazteko eskatu zuten.
Udalak Gizarte Segurantzari maiatzean 95.372,53 euroko errekargua ordaindu ziola jakinarazi du EH Bilduk. Ordaintzeko aginduan honakoa aipatzen da: “kotizazioen likidazioaren ordainagiria borondatezko aldian ordaintzeko epea igaro dela ikusita, zorra likidatzeko dokumentu bat sortu da kotizazio-kode bakoitzeko”. Zehaztu dutenez, guztira, kodifikazio desberdineko 7 kontzeptuengatik egin da ordainketa.
Gaiaren berri izan zuenean, koalizio abertzaleak Langileen Batzordeari galdegin zion ea zergatik ez diren ordainketak garaiz egin eta zer egin zen gaizki diru hori ordaindu behar izateko. Kodifikatutako kontzeptuak ere zehazteko eskatu zuten.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!