Bertan topatu ahal izango dira argitaletxeen azken nobedadeak; Bea Gonzalez, Antonio Alonso eta Nekro ilustratzaile profesionalen bisitak izango dira; manga-tailerrak, marrazki bizidunetako filmak, marrazki-liburuak, eta mota guztietako produktu komertzialak. Horiez gainera, ez dira faltako karta-jokoak, taldekako ginkanak, sukaldaritza japoniarra, Koreako musika, zein bideo-jokoei eta mangari buruzko txapelketa. Azokarako sarrera 3 euroan lor daiteke.