Narbaizaren hitzaldiak osatzen du gaur Getxo Kirolak udal erakundearen fitness- eta muskulazio-zerbitzuak antolatutako ate irekien eguna. Ekimena adin denetako emakumeei dago zuzenduta, Getxo Kirolen abonatuak izan ala ez. Ate irekien eguna doakoa da, eta Fadurako eta Gobelako gimnasioetan egiten dabiltza, ekipamendu horiek berritzeko programaren barruan.
Berrikuntzak
Izan ere, pasa den udaberrian hasi ziren muskulazio-makina gehienak aldatzen. Bertara hurreratuko diren emakumeek aukera izango dute entrenatzeko, eta adinaren eta baldintza fisikoen araberako beharretara egokitutako hainbat ariketa-taula ezagutzeko.