Trirunners Korrika Kluba deritzoten ekimen horrek lau talde ditu entrenamendu-mailatan. Interesa dutenek 40 euro ordaindu behar dituzte hilabete birik behin; Getxo Kirolen abonatua izatekotan, 36 euro. Trirunners Korrika Klubeko partaideek hainbat irteera eta ibilbide dituzte udalerriko bideetatik eta Fadurako atletismo-pistatik. Entrenamenduetan, irakasle espezializatuek hainbat kontu erakutsiko diete: lasterketa-teknikak, luzaketak, eta lesio-arriskua murrizteko aholkuak, besteak beste.
Gainera, aldizka topaketak izango dituzte indar-entrenamenduak egiteko. Trirunnersek lau maila proposatu ditu egoera fisikoaren eta helburuen arabera: hastapeneko taldea astelehen eta eguaztenetan batzen da, 20:00etan. Beste denak (ertaina, aurreratua eta hobekuntza) martitzen eta eguenetan izaten dira, 20:15ean, 19:00etan eta 20:00etan, hurrenez hurren.
Izena-emateko, honako posta elektronikoan egin daiteke: runningclub@trirunners.com