Ekimen horren bidez, "urritasunen bat duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea" espero du Francisco Javier Roca fundazioaren presidenteak: "ekitaldiagaz, ume horiek ezusteko jarduera dibertigarria egiten gozatzea lortuko dugu. Eta gainera, bestelako jendea sentsibilizatuko dugu, ekimen txikiak eginez urritasuna normalizatu dezakegula frogatuz".
Izan ere, "The Bull" ez da bihar erakustaldian parte hartuko duen bakarra. Urritasunen bat duten edo mugikortasun-arazoak dituzten hamar gaztek ere ametsak egi bihurtu eta ur artean hegan egiteko aukera izango dute. Gazteak Javier Conderen atletismo klubaren partaideak dira.
Besteak beste, Getxo Surf taldeak, Bizkaiko Zubiak, Gurutze Gorriak, Unesco Etxeak eta Igeretxe hotelak lagundu edota babestuko dute ekimena.