Fadurako aldageletan aurkitutako grabazio-kamerak ikertzen dabil Udaltzaingoa

Iker Rincon Moreno 2015ko aza. 11a, 17:16

Algortako Fadura kiroldegia.

Getxoko Udaltzaingoak ikerketa zabaldu du Algortako Fadura kiroldegiko atletismo eta errugbiko nesken taldeen aldageletan atzo aurkitutako grabazio-kamerengatik. Inolako baimenik gabe jarri dituzte kamerak, eta, hortaz, legez kanpokoak dira. Kirol instalazioen mantentze teknikoa egiten duen taldeak aurkitu zituen. Kamerak kendu dituzte daborduko, eta gainontzeko instalazioetako aldagela guztien berraztertze teknikoa egiten ari dira, besterik ez dagoela baieztatzeko.

Getxo Kirolak udal erakundeak bere instalazioak aldian behin aztertzeko erabakia hartu du, oraingoan bezalako gertaera horiek etorkizunean berriro gerta daitezen saihesteko, "ahal den neurrian". Getxoko Udalak azaldu duenez, "muturreraino" joko du polizia-ikerketagaz zein horrek ekar dezakeen edozein jardueragaz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun