Datorren astean jakinaraziko dute zein den pintxo txapelduna; aurkezpen, zapore, testura, originaltasun eta euskararen erabileraren arabera. Hala, beren-beregi lehiaketarako sortutako eskultura eta diploma jasoko ditu irabazleak. Eskultura Jon Alberdi Bastidarena da, forjaz egina. Gainera hiru aipamen berezi ere banatuko dira: euskararen erabilera hoberenari, barrarik onenari eta pintxo tradizional hoberenari, hain zuzen ere.
Hainbat opari ere banatuko dituzte pintxoei hitz goxoak euskaraz WhatsAppen bidez (628 688 614) ematen dituztenen artean.