Bi lagun atxilotu dituzte Getxon bide-segurtasunaren kontrako delituak egotzita

Iker Rincon Moreno 2015ko aza. 16a, 15:59

Getxoko udaltzaina. © Getxoko Udala.

Getxoko Udaltzaingoak lagun bi atxilotu zituen atzo, domeka, baimendutakoa baino alkohol-tasa handiagoagaz gidatzea egotzita. Lehenengo atxiloketa 00:15ean jazo zen, udaltzainak Areetako Zugatzarte etorbidera joan zirenean bi autoren arteko talka dela eta. Istripuan kalte materialak baino ez ziren gertatu; hala ere, alkoholemia proba egiterakoan, gidarietako batek 0,69 mg/l-ko alkohol-tasa eman zuen; hots, baimendutakoaren ia hirukoitza, polizia iturriek jakinarazi dutenez. Hori dela eta, atxilo eraman zuten bide-segurtasunaren aurkako delitua egotzita. Bigarrena 04:00etan atxilotu zuten, Prebentziozko Alkohol-Kontrol batean 0,91 mg/l-ko emaitza eman ostean, iturrien arabera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun