Euskarri horrek, turismoan oinarritutako bertako 180 enpresaren eskaintza sustatu eta zabaltzen du, eta bere helburua honakoa da: batetik, ezagunagoak diren baliabideen aurrean aukerako beste plan batzuk proposatzea; eta bestetik, udalerrira etorritako turista eta bisitarien egonaldia luzatzea. Horrez gainera, bertoko enpresetan eta Getxo osoan eragin ekonomiko handiagoa lortzeko helburua du.
Guztira, 2016an 25.000 ale banatzea aurreikusi dute, euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez (aurten 21.000 banatu dituzte). Horrez gainera, esperientzia eta plan bakoitzak presentzia "nabarmenagoa" izango du webgunean. Sare sozialen bitartez ere informazioa zabalduko dute.
Argitalpena honako ataletan egituratuta egongo da: Getxo Kosta, Getxo Monumental-Kulturala, Getxo Aktiboa eta Getxo Gastronomikoa.
Interesa duten enpresek informazio gehigarria eska dezakete Turismo Bulegoagaz harremanetan jarrita: 94 491 08 00 eta infoturismo@getxo.eus.