Komikiak bizia salbatzeko eta duintasunez bizitzeko tokia topatzera behartuta dauden pertsonen istorioak erakusten ditu. Gaur egun beren jatorrizko herrialdeetatik ihes egin behar duten milaka pertsonen errealitateak hurbildu gura ditu lanak, une historiko gatazkatsuan gure herriak bizi izan zuen esperientziaren oroimenaren bitartez. Jarduera Cear-Euskadi elkartearen "Partekatutako oroitzapenak: gerra zibilean eta frankismoan erbesteratutako euskal herritarren esperientzietatik asilo eskubiderako begirada" proiektuaren barruan sartzen da.