Aurten epaimahai bakarrak bisitatu ditu establezimendu guztiak eta horren arabera, lehiaketak "maila ona" izan du. Epaimahai kideak hurrengoak izan dira: Jabi Legina, txokoko sukaldaria; Fernando Elkoroiribe, Leioako Ostalaritza Eskolakoa; Joan Ramon Lopez, "Larrialdietarako sukaldaritza" blogeko kidea; Miren Lauzirika, "Art for life" izenekoaren sortzailea; eta Ibon Astorkiza, euskaltegiko irakaslea. "Gure helburua euskararen erabilpena sustatzea da, eta horregatik esparru ez formaletara ere eramaten dugu. Eskerrak eman nahi dizkiegu ostalariei eta getxotarrei egindako esfortzuagatik”, azaldu du Koldo Iturbe Euskara zinegotziak.