Ohikoa denez, artista ospetsu ugari elkartuko dira bertan; horietako asko nazioarte mailan ere ezagunak; berbaldiez eta aurkezpenez gainera, sinatze-txandak egingo dituzte. Aurten, besteak beste, Eric Reynolds istoriogile estatubatuarra egongo da; Fantagraphics argitaletxearen zuzendaria da; komiki independentearen eta alternatiboaren arloan, markarik ospetsuena da hori nazioartean. Dave Cooper kanadiarra ere aipatu beharrago dago, "Futurama" animazio-telesail famatuaren estetikaren arduraduna. Sari garrantzitsuak lortu ditu artista horrek; berbarako, Harvey izeneko garaikurra. Bere lan ezagunenen artean, "Escombros" eta "Flujo" nabarmentzekoak dira. Johnny Ryan marrazkigile amerikarra ere Areetan egongo da; Vice aldizkarian eta Pudridero saga ezagunean ospea lortu zuen egileak, umore garratzaz baliatuta. Gainera, Dave Cooperregaz elkarlanean, fantasia eta umore burubakoa nahasten dituen "Pig Goat Banana Cricket" animazio-saila sortu du Nickelodeon telebista-katearentzat. Horiei gehitu behar zaizkie Peter Milligan britaniarra eta Jessica Abel feminista estatubatuarra. Azken hori, komikiaren munduan erreferentzia bilakatu da.
Ekitaldi batzuk
Azaroak 20, barikua
18:00 Komiki-tailerra, euskaraz.
19:00 2015eko omenaldia eta sari-banaketa: Juan Gimenez eta Zulet.
19:15 Juan Gimenezegaz, topaketa.
Azaroak 21, zapatua
18:00 Komiki-tailerra, euskaraz.
18:00 Topaketa, Jessica Abel eta Matt Madden komikilariakaz.
19:00 Topaketa, Eric Reynolds (Fantagraphics Books) eta Max komikilariakaz.
20:00 Topaketa, Dave Cooper, Johnny Ryan eta Albert Montey komikilariakaz.
Azaroak 22, domeka
11:15 Mis libros ilustrados berbaldia, Toti Martinez de Lezeagaz.
17:45 Aurkezpena: Kisses / Besos / Musuak.
Partaideak: Pi Ortiz (egilea) eta Sergio Sanchez Isasi (argitaratzailea).
18:00 Komiki-tailerra, euskaraz.
18:15 Mahai-ingurua: El comic vasco mas alla de nuestras fronteras.
Egitarau osoa: www.salondelcomicdegetxo.net