Azaroaren 23an, astelehena, etxeko langileen baldintza eta eskubide urraketen inguruko berbaldia eskainiko du Josefina Ricok 19:00etan, Villamonteko kultur etxean. Hilaren 27an, berriz, Josune Muñozek "El Boom de la novela sentimental para jovenes" hitzaldia emango du 19:00etan Villamonteko kultur etxean; eta azaroaren 29an "La maquina del tiempo" antzezlana egongo da ikusgai. Gizatiar Emakumeen elkarteak, berriz, elkarretaratzea antolatu du emakumeenganako indarkeriaren aurka, azaroarn 25ean, arrastiko 19:30ean, Bizkaia Zubian, eta hilaren 26an, indarkeriaren errealitatearen inguruan solasaldia egingo dute Itzubaltzeta/Romoko elizan.
Bestalde, Mujeres con Voz elkarteak, antzerki-foruma antolatu du Nuria Valientegaz, hilaren 23an Faduran, eta azaroaren 28an, tailerra: "El buen amor como alternativa a la violencia". Algortako mugimendu feministak, ostera, performancea eta manifestazioa egingo dute hilaren 25ean, 19:30ean, emakumeen kontrako indarkeria salatzeko. Azkenik, egun horretan ere, manifestazioa egingo dute Itzubaltzeta/Romon, 20:00etan.