Andren kiniela jokatuko da gaur Getxon, gomazko paletan

Iker Rincon Moreno 2015ko aza. 20a, 15:14

Ekimenaren kartela.

Gaurko emakumezkoen gomazko paleta-kiniela antolatu du Getxo euskal pilota-taldeak. Hitzordua Andra Mari udal pilotalekuan ipini dute, 19:30ean. Bertan, 18 pilotarik parte hartuko dute, hiru kinielatan. Lehenengoan, honako jokalariak izango dira: Miranda-Diez, Fuentes II.a-Lejonagoitia eta Thate-Heredia. Bigarren proban frontoira sartuko dira Martinez-Saenz, Gonzalez-Lejonagoitia eta Lejonagaoitia II.a-De Miguel. Azken multzoan, honako emakumeen txanda izango da: Rodriguez-Fuentes, Marriskurrena-Ouro eta Boada-Villanueva. Onenak finalean lehiatuko dira, poltsaren truke.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun