"Muni"k 20 urte preso egin dituela gogoraraziko dute astelehenetik aurrera

Iker Rincon Moreno 2015ko aza. 21a, 12:16

Albaro Arri Pascual "Muni" euskal preso politiko algortarrak espetxean 20 urte beteko ditu aurten. Hori gogorarazteko eta "salatzeko", Algortako Sorterrira taldeak astebeteko egitaraua prestatu du hilaren 23tik 28ra, "Espetxe-politika kriminalari stop!" goiburuagaz. Astelehenean, azaroaren 23an, manifestazioa egingo dute 20:00etan, Telletxetik abiatuta. Egun bi geroago, hilaren 25ean, Arri Pascualen egoera salatuko dute mozio bategaz. Horri lotuta, Getxoko udaletxeko atarian biltzeko deia egin dute, 17:00etan. Azaroaren 27an, "azken barikua" dela aprobetxatuz, ekitaldi berezia egingo dute Telletxe plazan, 20:00etan.

Azkenik, zapatuan, hilaren 28an, argazki erraldoia egingo dute 13:00etan Satistegi ondoko plazatxoan. Espainiako Auzitegi Gorenak Albaro Arriri 208 urteko espetxe-zigorra berretsi zion 2007an. Aurreko epaiketa batean, beste 186 urteko zigorra jarri zion algortarrari Espainiako Auzitegi Nazionalak, eta beste batean, hamar urte; 404 urte, guztira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun