Eguaztenera arte eros daitezke Getxoko euskalgintzaren urteurren-jairako bazkariko txartelak

Iker Rincon Moreno 2015ko aza. 20a, 16:03

"Opa dizueguna ospatuz" lelopean, azaroaren 28rako (zapatua) antolatutako jaiaren inguruan bi ohar egin gura ditugu antolatzaileok. Batetik, familientzako ginkanan eta argazkigintza-tailerrean aurretiaz izena ematea eskertuko genuke, ekintza bera hobeto egokitzeko. Izen-ematea info@bizarralepoan.org helbidera idatziz edo 944 910 387 telefono zenbakira deituz egin dezakezue.

Bazkarirako txartelak erosteko azken eguna azaroaren 25a izango da: Algortako Salem, Baserri eta Baster tabernetan; Itzubaltzeta/Romoko La Mona tabernan; eta Areeta Monedero harategian salgai daude. Helduek 11 euro ordaindu beharko dute, eta haurrek 8 euro. Barazki-jale edo alergikoentzako menua ere badago. Horretatako, deitu 944 910 387 telefono zenbakira edo idatzi info@bizarralepoan.org helbidera.

ALBEk, Bizarra Lepoanek, Azebarrik, Egizuk eta HIRUKAk badaukagu zer ospatu, hain zuzen ere, urteurrenak eta sortu berri diren elkarte eta komunikazio proiektuak: ALBEk 35 urte betetzen ditu, Bizarra Lepoanek 20 urte, Egizuk 15 urte, Hiruka eta Azebarri sortu berri dira eta ibilbide oparoa daukate egiteko.

Hori guztiagatik, eta gehiagogatik ere, egun osoko egitaraua antolatu dugu azaroaren 28rako, zapatua. Herritar denekaz jai giroan ospatu gura  dugu gaur egunera arte heldu izana eta datorkigunari ere irrifarrez ekiteko asmoa daukagu. Goizeko 11:00etatik aurrera ekitaldiz beteriko eguna datorkigu haur, gazte zein helduentzat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun