Rally hori kirol-ekitaldia da, baina turismo-, kultura- eta elkartasun-kutsua ere badu. Izan ere, abentura eta lehiaketa tartekatzeaz gainera, Atlas mendikateko Marokoko basamortuko herri txiki eta herrixka behartsuenetan laguntza humanitarioa emateko helburua dauka. Rallyaren edizio honetan, Rafael Moreno "Pitxitxi"-ren omenezko fundazioak talde bat eramango du lehiaketan parte hartzeko, eta bertan laguntza-materiala banatzeko ere bai. Izan ere, antolatzaileek esan dutenez, bertara doazen pertsona denek elkartasun-kutxa bat eroan beharko dute, eta materialak utzi aldez aurretik antolakuntzagaz adostutako lekuetan: ikastetxe, anbulatorio eta elkarteetan.
Atlaseko proiektua bidean jarri ahal izateko, dirua batzeari ekingo dio Pichichi Fundazioak. Horretarako ongintzazko gala antolatu dute otsailaren 27rako, zapatua, Jolaseta klubaren instalazioetan.