Kirol erakundeak zabaldu duenez, Patronatuko kide denek parte hartu zuten bileran eta, gainera, besteak beste Asier Cuevas eta Maider Unda kirolarien jarduna ikusi zuten bertan. Besteak beste, Uribe Kostako honako kirolariek dute BATen laguntza: Barbara Pla eta Brad Linklater Getxo Rugby Taldeko jokalariak, Elaia Torrontegi taekwondolaria, Lucia Ybarra eta Maria Lopez de Eguilaz hockeylariak.
Basque Teamen helburua da baliabideak ematea euskal kirolari ez-profesionalei, nazioarteko goi mailako lehiaketetan parte har dezaten. Fundazioa Eusko Jaurlaritzak eta EITBk eratu zuten eta gaur egun Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza politika eta Kultura sailburua da presidentea. Beste kideak honakoak dira: Maite Iturbe EiTBko zuzendari orokorra, Jon Redondo Eusko Jaurlaritzaren Gazteria eta Kirol zuzendaria , Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzaren Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea eta Jesus Elguezabal EiTBko zuzendari kudeatzailea.