Getxoko Udalak 3.000 euroko larrialdietarako diru-laguntza onartu du Tindoufeko saharar errefuxiatuen kanpamentuetarako, joan den urrian jazotako uholdeei aurre egiten laguntzeko. Guztira, 25.000 pertsonek jasan zituzten kalteak ezbehar horietan. Laguntza Atfal, Sahararen aldeko GGKEak kudeatuko du, oinarrizko medizinak eta mantak erosi ahal izateko.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!