Hiru bider ezkondu zen Lorea Gernika, eta beste horrenbesteko banantzeen edo alarguntzeen ostean –ez dago garbi– nahikoa eusko bildu zuen bizimodu erosoan atsegin hartzeko. “Hortxe kokatu dut protagonista; mundua ulertzeko arazoekin, hunkiberatasunean, alegia, gizonezkook emakumea kondenatu izan dugun topikoan”, dio Izagirrek. “Topikotik irteteko, Lorea Gernikak egin dituen saioen bilduma” da liburu hori, idazlearen arabera. Umorea eta malenkonia batzen ditu.