Horrez gainera, txikitxoak artisautzara hurbiltzeko, umeentzako tailer-programa sendoa ere eskainiko du azokak. Papera edo oihalak lantzeko tailerrak (marmolaire papera, paperezko loreak, postalak, apaingarriak, decoupage, eta abar), txotxongiloak eta buztingintza egongo dira. Erakuslekuen zein diseinuen lehiaketek eta erosleen artean egingo den produktu-zozketak osatuko dute azokaren eskaintza; “ekimenak artisautza-lanera hurbilduko gaitu, objektuak eskuratzeko aukera eskaintzeaz gainera”, diote antolatzaileek.
Haurrentzako tailerrak
Azaroak 27, barikua
17:00-20:00 Marmolaire papera (6-12 urte), paperezko loreak (3-5 urte), eta Arraintxoen etxea: itsaso hondoa (3-4 urte).
Azaroak 28, zapatua
11:00-14:00 Postalak (6-12 urte), buztin polimerikoa (6-12 urte), eta txorien etxea (3-4 urte).
17:00-20:00 Ehungintza (6-12 urte), txotxongiloak (6-12 urte) eta Zilindro-hiria (5-7 urte).
Azaroak 29, domeka
11:00-14:00 Estanpazioa (6-12 urte), paperezko apaingarriak (6-12 urte), eta Espazioak definitzen (8-12 urte).
17:00-20:00 Decoupage (6-12 urte), ehun birziklatua (6-12 urte), eta Norberaren etxea eta komunitatearen bizitza (8-12 urte).
Egun eta ordu-tarte bakoitzeko tailerrak gela desberdinetan izango dira: lehenengo gela, bigarren gela, eta areto nagusia, hurrenez hurren.