Bariku Beltza izango da bihar Algortan, % 10 eta % 20 arteko beherapenakaz

Iker Rincon Moreno 2015ko aza. 26a, 11:46

Hotza eta euria heldu dira daborduko, negua heltzear dagoelako seinale. Horregaz batera, Gabonak ate joka ditugu, horrek dakarren guzti-guztiagaz: oporrak, erosketak, opariak, bazkariak eta afariak, besteak beste. Hori dela-eta, ospakizun horien atarian, kontsumitzaileei "lasaialdi" bat emateko asmoz, Algortako merkatariek merkealdi berezia antolatu dute hilaren 27rako: Bariku Beltza.

Egun osoan, Algortako 16 dendak % 10, % 15 eta % 20 arteko beherapenak eskainiko dituzte euren produktuetan. Ekimen horretan, honako establezimenduek parte hartuko dute: Gaztañaga Intersport, Kafezale, Scras. Julia Learra, Kala, Pekes Shoes, Conformata, Next, Adore, Irati, Maritraja, Crisys, Emily Uranga, Iñaki Bi, Berezi, Mabe eta Kantxa Kirol Moda.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun