Txapelketako beste taldea Angola izanda. Afrikarrek 21-18 irabazi zioten Espainiari astelehenean eta 45-24 Euskadiri, eguaztenean. Hortaz, Afrika txapelketa 17 aldiz lortu duen selekzioa Getxoko irabazlea ere bada, bere maila handia erakutsi ondoren. Angola
Romo Eskubaloi Taldeak, Euskal Eskubaloi Federazioak eta Getxo Kirolak udal erakundeak antolatu dute txapelketa. Horretarako, asteotan, afrikarrak Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentroan direla baliatu dute. Bertan entrenatzen dabiltza datorren munduko txapelketarako, abenduan egingo dena Danimarkan. 2016ko Rioko Olinpiar Jokoetan ere parte hartuko dute.
Txapelketa oso lehiakorra izan da lehenengo partidatik, Angolako selekzioa Afrikako irabazlea baita, eta unibertsitateetako selekzioa Espainiako Federazioko bigarren taldea delako; beraz, jokalari berriak ikusteko aukera izango da Algortan zein Itzubaltzeta/Romon, egungo talde espainiar arrakastatsua ordezkatzera etorritakoak, hain zuzen. Horrez gainera, Euskadiko selekzioa eta Euskal Herriko emakumeen eskubaloia, oro har, sasoi bikainean dabiltza, Bera Bera eta Zuazo taldeakaz, biak ligaren goiko postuetan daude-eta. Halaber, bigarren mailan, talde ugari ari da jokatzen. Bestalde, Getxoko txapelketari esker, Romo Eskubaloi Klubak kirol hori sustatuko du Itzubaltzeta/Romoko eta inguruko neskatxen eta gazteen artean, emakumeen lizentzia-kopurua gehitzen dabil-eta.
Sarrerak Romo Eskubaloi Taldean, Gobelan eta Faduran eskura daitezke, sei euroan; edo bian, umeentzat.