"Vitoria-Gasteiz" itzulpen-saria irabazi du Joseba Santxok

Iker Rincon Moreno 2015ko aza. 30a, 10:50

Joseba Santxo.

Abenduaren 3an Euskararen eguna ospatuko da eta Oihaneder Euskararen Etxean haur- eta gazte-literaturaren "Vitoria-Gasteiz" itzulpen-sariak banatuko dituzte. Aurten 15 lan aurkeztu dira lehenengo kategorian eta bi bestean. Haur-literaturaren arloan Joseba Santxo Uriarte algortarra izan da irabazlea, Road Dahl-ren "Jira, Peli eta Hirurok" lanaren itzulpenari esker ("The Giraffe and the Pelly and Me"). 9.000 euroko saria jasoko du. Gazte-literaturan, ostera, Miren Arratibelek eskuratu du saria, 9.000 eurokoa ere, John Steinbeck-en "Perla" lanaren itzulpenari esker ("The Pearl").

Iñaki Prusilla Gasteizko euskara zinegotziak profesional horien lana goraipatu du. "Joseba eta Miren bezalako pertsonei esker mundu osoko literaturaren orri onenak disfruta ditzakegu gure hizkuntzan ere, euskaraz", esan du zinegotziak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun