Zabalik dago Bapirukeren Gabonetako kolonietan izena emateko epea

Iker Rincon Moreno 2015ko abe. 1a, 12:24

Hainbat ume Bapiruke egitasmoaren barruan antolatutako egonaldietan. BIZARRA LEPOAN

Getxo udalerriko Bizarra Lepoan euskaldunon elkarteak 5 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzako kolonia irekiak antolatu ditu Gabonetarako, Bapiruke egitasmoaren barruan. Denera, zazpi egun aukeratu dituzte, txangoak txango, Algortako Zabala eta Itzubaltzetako Romo eskolan izango diren ekintzetarako; abenduaren 23, 24, 28, 29, 30 eta 31n, eta urtarrilaren 4 eta 5ean egingo dituzte jolasak eta tailerrak. Horrenbestez, bazkideek bihar arte egin ahal izango dute izen-ematea. Ondoren, abenduaren 9tik 11ra bitartean, bazkideak ez direnen txanda izango da.

Lehenengoek 45 euro ordaindu beharko dituzte, bigarrenek 60 euro; eta Oinarrizko Errenta jasotzen dutenek 20 euro. Bizarra Lepoan Martikoena kaleko 16. zenbakiko udal eraikinean dago.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun