Gaur piztuko dituzte Gabonetako argiak Getxon

Iker Rincon Moreno 2015ko abe. 1a, 16:50

Gabonetako argiak, artxiboko irudia.

Gaur 18:30ean isiotuko dituzte Gabonetako argiak Getxon. Itzubaltzeta/Romoko Ibaiondo kalean piztuko dituzte argiak ofizialki. Gabon-argiak urtarrilaren 6ra arte egongo dira isiotuta, domekatik eguenera, 18:00etatik 22:30era arte; eta barikuetan, zapatuetan eta jai-bezperetan, 18:00etatik 24:00etara.

Aurreko urteetan bezala, honako argiak jarri dituzte leku publikoetan: kontsumo txikiko 4.900 metro luzeko LED argi-haria (80,6 Kw) eta 47 LED apaingarri (12,8 Kw).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun