Romoko Aurrezki Kutxa kalea moztuko dute bihar

Iker Rincon Moreno 2015ko abe. 2a, 12:15

Kalea moztuko dute Romo Kultur Etxearen obren eraginez. © Getxoko Udala.

Bihar, eguena, Itzubaltzeta/Romoko Aurrezki Kutxa kaleko zati bat itxiko dute Romo Kultur Etxeko obrak direla eta. Zirkulazio etetea 08:00etan hasiko da, Errekagane eta Kresaltzu kaleen arteko zatian. Aipatutako lan horiek amaitutakoan irekiko dute kalea berriro. Obrek ibilgailuen zirkulazioan izango dute eragina, eta horregatik gidariek beste kale batzuk aukeratu beharko dituzte ibiltzeko, hala nola, Ezekiel Agirre edo Lope de Vega. Oinez doazen auzotarrentzat, berriz, bidea zabalik egongo da kale tarte horretan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun