EH Bilduk adierazi du jarrera inklusiboa eta ez baztertzailea duen eta indarkeria guztien isla den adierazpen edo ekimen baten aldeko gogoa, "eta horregatik aspaldi hasi ginen lanean eta horrela adierazi genion EAJri", azaldu dutenez.
Udalak jakinarazi duenez, gaurko ekitaldiari beste bi gehitzen zaizkie: batetik, Espainiako Gerra Zibilaren, lehenagoko gatazka zibilen eta frankismoaren biktimak gogoratzeko otsailean egin zen omenaldiari; eta bestetik, joan den azaroaren 10ean izandako Oroimen Egunari. Adierazi dutenez, "egun horretan gaitzesten dira ETAk, beste terrorismo batzuek eta iraganeko beste indarkeria batzuek eragindako giza eskubideen urraketak".