Euskararen alde dantza egin dute Getxoko Aixerrotako ikasleek

Iker Rincon Moreno 2015ko abe. 3a, 17:50

Euskararen Egunaren harira, Getxoko Aixerrota institutuko ikasleek gidatutako flashmob berritzailea egin dute eguerdiko 12:30ean. Arrastian, 19:00etan, bigarrenez egingo dute, Algortako Txiki-Otaegi plazan (San Nikolas plaza). Bigarren saio horretan, Andres Isasi Musika Eskolako Bandak eta Kimetz abesbatzak zuzenean jo eta kantatuko dute. Kontzertuaren amaieran, "Euskarak 365 egun" ekimenaren ordua izango da. Bertan, Bizarra Lepoan euskara elkarteak "Euskarak 365 egun" leloa kandelaz beteko du plaza. Ondoren, Algortako gazte euskaldunek "Gazte-sua" ekimena egingo dute, 20:30ean euskararen alde topa egin baino lehen, Salem tabernan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun