Zapatu honetan, hilak 12, "azken esprinta independentziara" egingo dute Getxon. Tokiko EH Bilduk azaldu duenez, Madrilera independentziaren aldeko bozak eta "indarrak" batu behar dituzte, "urratsez urrats, baita korrikan, azken esprinta egiten, ere". Hori horrela, goizeko 11:00etan dortsalak banatu eta 11:30ean independentziaren aldeko lasterketa aldarrikatzailea hasiko dute, Bizkaiko Zubitik Portu Zaharrera arte. Iragarri dutenez, ondoren, edariak eta jatekoak egongo dira Portu Zaharrean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!