Lehiaketa Donostian jokatu zen, pasa den azaroaren 14an. Klub areetarrak 30 kirolari baino gehiago eroan zituen Gipuzkoako hiriburuko Benta Berri udal kiroldegira. Arraun-ergometroko proba horretan, 400 arraunlarik baino gehiagok parte hartu zuten, adin denetako eta gaitasun fisiko orotako kirolariak. Raspasek lortutako bederatzi dominetatik, lau urrezkoak izan ziren (hiru gizonezkoetan, eta bat emakumezkoen kategorian), bi zilarrezkoak (biak ere gizonezkoetan), eta hiru brontzezkoak (bi gizonezkoetan, eta bat emakumezkoetan). Gizonezkoen marka onenaren garaikurra ere Raspasek eskuratu zuen. Herri-estropada minutu biko proba izan zen, 12 urte azpiko kategoriakoentzat; 1.000 metrokoa, 16 urte azpikoentzat, eta 2.000 metrokoa, gainerako mailakoentzat.