2015/12/13 Goizean zehar

Abenduak 13, igandea, goizean zehar: “Landare inbaditzaileak Uribe Kostan”

Abenduak 13, igandea, goizean zehar: “Landare inbaditzaileak Uribe Kostan”
Sopelako hondartzetan eta eskualdeko padura batean, Getxo

Gorka Menendez Bacetak gidatuko du gure hurrengo Berbatxangoa abenduaren 13an. Etnobotanikan aditua da Gorka, eta ez da lehen aldia izango Berbatxango batean aukera dugula berarekin egoteko, hemen duzue landareei buruzko txango etnobotanikoaren kronika. Landare inbaditzaileak Uribe Kostan azken urteotan ugaritu egin dira, gizakiak nahita edo nahi gabe bertakotu eta ingurune berrian garapen handia izan dute, bertako espezieak eta oreka ekologikoa aldatuz. Ekosistemetan landare exotiko inbaditzaileen ugalketa aniztasun biologikoa galtzeko arrazoietariko bat dela diote adituek. Abenduaren 13an, goizez, Gorka Menendez Baceta etnobotanikari galdakaoztarraren eskutik, Berbatxango honetan Sopelako hondartzeetan ibiliko gara, eta baita Barrikako paduretan ere. Honekin gure eskualdearen egoera zein den ezagutu nahi dugu eta hainbat landare inbaditzaileren inguruan informazio osoagoa jaso ahal izango dugu. Gorde goiz hori eta eman izena gurean zein Sopelako Aitxun edota Erandioko Berbots elkarteetan. Abenduak 13, igandea, goizean zehar: “Landare inbaditzaileak Uribe Kostan” AITXU, BERBOTS & EGIZU elkarteak Erandio berbots@gmail.com | berbots.eus Getxo 644.277.155 | egizu.eus Sopela aitxuizuba@gmail.com | aitxu.blogspot.com Anima zaitezte! Euskara eta kultura, gozatzeko moduko altxorrak!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun