Egun bakoitzeko prezioa 40 eurokoa da, eta denena, 130 euro. Lehenengo egunean, tximeleta estiloa landuko dute; bigarrenean, bizkar-igeriketa; hirugarrenean, bular-igeriketa; eta laugarrenean, crawl. Azkenik, urtarrilaren 5ean, irteerak eta biraketak hobetzen ahaleginduko dira.