Gaur egungo euskal prosaren argaltasunak ikusgarri egiten ahalegindu da Kepa Altonaga, "Back to Leizarraga" saiakeragaz. Liburuak hausnarketarako gonbita darama bere baitan: inflexio-puntua izan gura du, gure prosa beste begi batzuekaz irakurtzen lagun dezakeena.