Abenduaren 24an, goizean, udalerri osoan batutako paper guztiak bilduta izango dituen ontzi bat jarriko dute Algortako Telletxe plazan. Gauean, berriz, jasotako aurreiritzi guztiak erreko dituzte, Olentzero erretzeko suan, San Nikolas plazan.
Caritasen erakusketa
Azkenik, Bizkaiko Caritasegaz elkarlanean, abenduaren 19an, zapatuan, 10:00etatik 14:00etara, "Begirada aldatuta, etorkizuna aldatuko duzu" izeneko argazki erakusketa ikusi ahal izango da Algortako Telletxe plazan.
Bilbon eta Portugaleten izan den erakusketa hori Caritasen "Argi Ibili" Zurrumurruen Estrategiaren barruan kokatzen da. Udalerriko Zurrumurruen kontrako agenteek informazioa ere banatuko dute.