Aurkezpen ekitaldian, Mikel Mancisidor abokatu eta Giza Eskubideetan adituak txostenaren jatorria eta horren hiru alderdi nagusiak gogoratu ditu, hau da, per capita errenta nazionala, bizi-itxaropena jaiotzean eta heziketa.
Era berean, munduan izandako aldaketak nabarmendu ditu Mancisidorrek. "Txostenak gauza interesgarriak aipatzen ditu, horien artean ezagutzaren garrantzia. Horrek eragiten du lan-munduan malguago izan behar, etengabeko heziketarako prest egon behar eta lan baldintzak berriro negoziatu behar izatea…. Horrek aukera gehiago ematen dizkio jende gehiagori munduan, baina aldi berean gauzak zailago ere jartzen dizkigu, gero eta gehiago eta hobeago geure buruak prestatzera behartzen baikaitu", adierazi du.
Ildo horretan, Alfonso Duboisek, Garapenean eta Pobrezian adituak azaldu du aldaketa eta zalantza unea bizitzen ari garela, eta horretan lanaren kontzeptua ere aldatzen ari dela, eta hori dimentsio kolektiboan ulertu behar dela, horren arabera izango baitugu etorkizuna. "Ezin dugu nahi dugun etorkizuna ekoizpen materialean oinarritu soilik. Pertsonen aberastasunean, kolektiboaren balioan eta pertsonen arteko topaketan oinarritu behar da”, gehitu du Duboisek.