Gabonak Uribe Kostan

Ekitaldi ugari antolatu dituzte Gabonetarako Getxon, auzoz auzo

Iker Rincon Moreno 2015ko abe. 19a, 11:49

Olentzeroren kalejira Algortan, artxiboko irudian. © Getxoko Udala.

Gaztaina-saltzaileak, koloretako argiak, hotza... Dena prest dago Gabonetarako. Abenduaren 19an emango diete hasiera ospakizunei, Neguri eta Gobela artean, auzo hori jai-giroan murgilduz. Hala ere, hilaren 23an barneratuko da udalerria bete-betean Gabonetan. Egun horretan Getxolandiako ateak zabaldu, eta auzoetan hainbat eta hainbat jarduera prestatuko baitituzte. Hurrengo egunean, abenduaren 24an, Olentzerori ondoetorria egin ahal izango diete getxoztarrek, auzoz auzo antolatutako ekimenetan.

Urtezahar-gauean ere, 2016a beso zabalik jaso ostean, bigarrenez kanpaiak joko dituzte Algortako San Nikolas plazan, 02:00etan. Ondoren, musika dantzagarria egongo da frontoiaren ondoan; Algortako Gazteek mozorrotuta bertaratzeko deia egin dute. Ostean, 05:00etan, inguruko tabernariek txokolatea banatuko dute.

Urtarrilaren 5ean, berriz, Hiru Erregeen desfilea izango da, 18:00etatik aurrera, Andra Maritik abiatuta.

Egitaraua:

Abenduaren 23tik urtarrilaren 5era

  • 11:00-14:00 / 17:00-21:00 Getxolandia, Areetako Xake plazan.

Abenduak 19, zapatua

  • Neguri-Gobela
  • 18:00 Kalejira
  • 19:00 Abestiak, txistulariak, trikitia, gaztainak eta txokolatea.

Abenduak 23, eguaztena

  • Itzubaltzeta/Romo
  • 17:30 Umeentzako tailerrak, San Jose elizan.
  • 18:00 Olentzerori gutunak, San Jose elizan.
  • Andra Mari
  • 18:00 Txitxi-burruntzia, txistulariak, trikitia eta fanfarrea, Malakate parkean.
  • Areeta
  • 18:30 Haur-antzerkia, Eskoletako plazan.
  • Algorta
  • 19:00 Bertso saioa.
  • 20:00 Kale-animazioa, Taberna Ibiltaria taldeagaz kantuz kantu.

Abenduak 24, eguena

  • Andra Mari
  • 17:00 Olentzerogaz kalejira... Malakaten.
  • Itzubaltzeta/Romo
  • 17:30 Olentzerogaz kalejira; panpina erre.
  • 19:30 «Presoen Olentzero», Brankatik.
  • Areeta
  • 11:00 Irudi eta erakusketak zabaltzea eta erromeria.
  • 11:30 Olentzerori harrera, Bizkaiko Zubian.
  • 12:45 Emanaldia eta Berantzagi dantza taldearen emanaldia.
  • 13:00 Bertsolariak, ALBEren ekimenez.
  • 18:30 Kalejira, eta Berantzagi dantza-taldearen emanaldia.
  • Algorta
  • 12:00-14:00 Haurrentzako jolasak San Nikolas plazan.
  • 17:30 Olentzeroren kalejira, Benantziotik.
  • 18:00 Abestiak eta dantzak, Villamonte plazan.
  • 19:00 Txokolate banaketa, Olentzerogaz parada, bertsoak, musika, ipuina eta txalaparta, San Nikolas plaza.
  • 20:00 Olentzeroren erretzea, San Nikolas plaza.

Abenduak 31-urtarrilak 1

  • Algorta, San Nikolas plaza
  • 02:00 Bigarren kanpaiak.
  • 02:00etatik aurrera Musika, "photocall", eta sorpresa gehiago.
  • 05:00 Txokolate banaketa.

Urtarrilak 5, martitzena

  • Andra Mari-Algorta
  • 18:00 Erregeen desfilea.
  • Areeta-Itzubaltzeta/Romo
  • 19:30 Erregeen desfilea.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun