Algortan egingo du azkenengo geldialdia Bosteko 2015 erakusketa ibiltariak

Iker Rincon Moreno 2015ko abe. 19a, 12:00

Arrigorriagan abiatu dute Bosteko 2015 erakusketa. © BIZKAIKO FORU ALDUNDIA

Arrigorriaga, Basauri, Leioa eta Zornotzatik igaro ostean, Algortan amaituko da Bosteko 2015 erakusketaren bidea; abenduaren 27ra arte, Torrene kaleko aretoan ikusgai egongo dira Ana Riaño (Bilbo), Roberto Aguirrezabala (Sestao) eta Iker Serranoren (Iruñea) artelanak. Ordutegiari dagokionez, astelehenetik barikura, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik; zapatuetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara; eta domeketan 12:00etatik 14:00etara. Sarrera, doan.

Riaño eta Serrano margolariak dira; Aguirrezabalak, ostera, argazkigintza lantzen du.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun