Gabonak Uribe Kostan

Aurten ere aparkatu ahal izango da Romo ikastetxean

Iker Rincon Moreno 2015ko abe. 21a, 17:24

Getxoko udaltzaina. © Getxoko Udala.

Gabonetako jaietan aparkatzeko izan ohi diren arazoak kontutan hartuta, Getxoko Udalak Romo herri ikastetxeko jolastokia aparkaleku publiko gisa erabiltzea baimendu du bigarren urtez, abenduaren 24, 25 eta 31n eta urtarrilaren 1, 5 eta 6an. Jolastokia aparkaleku bezala erabiltzeko ordutegia honako hau izango da: abenduaren 24tik, 16:00etatik abenduaren  25eko 22:00ak arte. Ordutegi berdin-berdina izango da abenduaren 31tik urtarrilaren 1era eta urtarrilaren 5etik 6ra. Aparkaleku bezala erabiltzeko ordutegia amaituta, aipatu jolastokitik atera ez diren autoak kendu egingo ditu garabiak, tokiko iturriek ohartarazi dutenez.

Udalak iaz hartu zuen erabaki hori esperientzia pilotu moduan. Orduan bezala orain ere hartu du erabakia Udalak, Itzubaltzeta/Romoko Auzo Elkarteak egindako eskaerari erantzuteko, eta "hain bereziak diren egun horietan auzoko bizilagunei aparkatzea erraztu nahi zaielako; eta emaitza onak eman zituelako iaz lehen aldiz aparkalekua ezarri zenean", udal iturriek azaldu dutenez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun