“Jovenes burukides vizcainos” eta “La casta vasca” liburuak atera ondoren, aurten ere Durangoko Azokan ez zuen hutsik egin Ahoztar Zelaieta ikerketa-kazetariak. Bertan, “Kutxabank el saqueo de Euskal Herria” deritzon hirugarren liburua aurkeztu zuen. Hincapie argitaletxe bizkaitarrak kaleratu du lana. Bertan, hamabi kapitulutan Kutxabankien ibilbidearen arrastoari jarraitu dio Zelaietak eta gaur egun Kutxabanken zer gertatzen dabilen ere azaldu du. Besteak beste, bankuan nork agintzen duen ikertu du.
Azken urteotako liburuen aurretik ere Ahoztar Zelaietak bazuen eskarmentu handia ikerketa-kazetaritzan: "Egin" egunkariko ikerketa-taldean eta "Ardi Beltza" eta "Kalegorria" aldizkarietan lan egin zuen. Zelaietak Kazetaritza eta Kriminologia lizentziatua da eta Fuera la Casta eta Pepe Rei elkarteakaz kolaboratzen du.