Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei aurre egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak haizeagatik gaurko, abenduaren 28ko, 15:00etara arte ezarritako alerta laranja dela eta, Getxolandia umeentzako Gabonetako parkea itxita egongo da goizeko ordutegian (11:00etatik 14:00etara), Getxoko Kultur Etxeak jakinarazi duenez.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!