Jonathan Castroviejo Movistar taldeko txirrindulari itzubaltzetarrak istripua izan zuen atzo goizean, Erletxen entrenatzen zen bitartean. Une horretan, auto batek harrapatu zuen, stop batean gelditu barik aurrera egin ostean. Talkaren ondorioz, Castroviejo lurrera erori eta kolpe handia hartu zuen bizkarrean. Hasiera batean, ospitaleratu zuten anbulantziaz, baina daborduko etxean dago, istripuaz osatzen.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!